943 639 838
?
Enpresa-, erakunde-, kultura- eta gastronomia-ekitaldiak komunikatzeko eta ekoizteko enpresa Irunen

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Alfil agentzian, Euskal Herriko, Nafarroko eta Iparraldeko ekitaldiak burutzen espezializatuta gaude. Gurekin, ekitaldiak antolatzeko zerbitzua esku duzu, sektore ugaritara egokitzen dena; horien artean, nabarmentzekoak dira:

Enpresa-, erakunde-, kultura- eta gastronomia-ekitaldiak komunikatzeko eta ekoizteko Irungo enpresa  

Gurekin, ekitaldietarako aholkularitza esku izan dezakezu. Prozesuaren zauden puntutik jarraitzen lagunduko dizugu aurrez jarritako helburuak betetzeko xedearekin, bilerak ekitaldia aurrera eramaten laguntzen baitu.

Elkarrekin lan eginez, ekitaldiak antolatzen dituen agentzia baten esku jartzen zara. Ekitaldi bat burutu nahi baduzu, gu guztiaz arduratuko gara: ekitaldiaren antolaketa eta planteamendua, produkzioa eta emaitzaren azterketa. Ekitaldia aurrera eramateko, zenbait zerbitzu osagarri ditugu, hala nola, ekitaldiak ekoizteko balio dutenak.
 

Ekitaldien antolaketa

Ekitaldien planifikazioa burutu dezakegu. Ekitaldia gainbegiratzeaz arduratzen gara; programazioa betetzen dela, ezustekoak zuzendu eta dena behar den moduan jarraitzen duela ziurtatzeko.

Nnpresa-, erakunde-, kultura- eta gastronomia-ekitaldiak ekoizteko enpresa Irunen

Ekoizpena

Ekitaldiaren ekoizpen osoa egiteko gaitasuna dugu. Zerbitzu aipagarri batzuk eskaintzen ditugu, hala nola:
 
  • Kokalekua bilatu: Ekitaldiaren edukia eta helburua kontuan hartuta.
  • Logistika: Materiala, profesionalak edo parte-hartzaileak garraiatzeko.
  • Argiztapena/soinua: Ekitaldiaren iraupen osoan zehar teknikari espezialistak egoteaz arduratzen gara.
  • Muntaia: Eszenatokiak prestatzeaz arduratzen gara.
  • Langileen kontratatzea: Ekitaldia osorik aurrera eramateko gai den talde bat izateko.
  • Dekorazioa: Ekitaldiari itxura bisual adierazgarria eta gogoan gera daitekeena emanez.
  • Seinaleak: ekitaldiaren kokapena erraz identifikatzeko.

Zerbitzu gehigarriak

Ekitaldia bera egiteaz gain, beste zerbitzu batzuekin osa dezakegu, hala nola: ekitaldietarako katerin-zerbitzua, ekitaldia girotzeaz arduratuko den aurkezle baten aukeraketa, animazioa, musika-emanaldia, interprete-zerbitzua, segurtasuna, etab.

Eta bezeroak hala nahi badu, hedabideei ekitaldiaren berri emateaz ere arduratzen gara, gure Komunikazio Kabineteko zerbitzuaren bidez: prentsaurrekoaren kudeaketa eta koordinazioa, hedabideetara oharren bidalketa, elkarrizketen kudeaketa, etab.

Era berean, alderdi oso garrantzitsuak zaintzen ditugu ekitaldia diseinatzerakoan, hala nola irisgarritasuna, inklusibotasuna eta iraunkortasuna.

Zure ekitaldia gurekin antolatu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa